Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hezkuntzarako teknologia

Argi dago egun, teknologia eainbestekoa bilakatu dela gure eguneroko bizitzan, zaila da ordenagailurik, telebistarik, irratirik... gabeko mundua imaginatzea.

Hau hala izanik, hezkuntzan mundu teknologiko honetara egokitzeko beharra agertu da, batez ere bi alderditan:

Batetik, umeei teknologia berriak eta informatika menperatzen ikasteko jarduera gehiagoren beharra nabaritu da; horregatik, gobernuak txertatu ditu jada curriculumean teknologia berrietara gerturatzeko ekintzak.

Honi buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, ikus honako web orrialde:

http://www.pnte.cfnavarra.es/jornadaseducativas/escuela/Nafarroa.html

Bestetik, hezkuntzak teknologia berrietan, irakaskuntza era berri bat  aurkitu du, egungo gazteen egunerako errealitatera gertuagoa dena, horregatik gero eta kopurutsuagoak dira era askotako ekipo informatikoikasle-irakasleei errezten dizkieten zentroak, aldi berean lehen aipatutako arazoa gainditzen laguntzen delarik.

Horren adibide dugu Panticosa (Aragoi) espainian

http://www.teachertube.com/view_video.php?viewkey=0f9dada0c2b5b6645201

Baina mundu guztian ematen ari dira berrikuntza hauek, beste adibide bat da Chile:

http://www.youtube.com/watch?v=PZnQSnN3O5A

Nire iratziz, bada garaia eskola eta ezkuntza teknologi arora egokitzekoa. Honek eskeintzen dituen abantailk, desabantailak baino ugariagoak dira. Informazioa azkarrago mugitzen da ikasle eta irakasleen artean,eta honek jarduerak errezten ditu orokorrean. Dinamikoagoa da, eta ikusmenaren eta entzumenaren bidez informazio gehiago helarazten digu, modu honetan errezago ikasten eta irakasten delarik. Horretaz gain, ezin da imaginatu naturari aurreztuko geniokeen jaltea paperaren erabilera minimoa bilakatuez gero.

Hala ere, esan dudan bezala, badira desabantaila batzuk: Internetek eskeintzen duen informazio kopuru zabalegiak denbora gehiago eskatzen du, eta ez hori bakarrik, ikasleen atentzioa desbideratzea ere ekar dezake. Eta nola ez, pribatizazioa ez errespetatzea, betiko auzia izan da.

Dean den, desabantaila gehianak interneti lotutakoak ikusten ditut nik, eta hezkuntzan internetera askotan jotzen bada ere, teknologia berriak orokorrean oso egokiak iruditzen zaizkit.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>